Ureztatze-uraren desnitrifikazioa nitratoak murrizteko
ARGAZKIA · TILOOM
Ureztatze-uraren desnitrifikazioa zelaiak zaintzeko modu berri bat da, uraren nutriente kantitatea kontrolatzeak zelai osasuntsuagoa edukitzeko aukera emango digulako.
Nitrogenoa landare-bizitzan ezinbesteko nutrientea da, eta, oro har, haren eskuragarritasuna urria da. Ureztatze-ura hondakin-uren araztegi batetik datorrenean, uretan disolbatutako nutrienteen kantitatea problematikoa izatera irits daiteke.

Uretan dagoen nitrogeno-soberakina arriskutsua da gizakientzat, uren kutsadura (lakuak, akuiferoak edo ibaiak) eragin dezake eta landare-espezie batzuen laborantza oso zaila izango da. Benetan laborantza-arazoa hain larria da, non zelai askok green-ak erresistentzia handiagoko espezieetara aldatzera behartuta dauden, mantendu ahal izateko.
Gas moduko nitrogenoa gas kaltegabea da, arriskurik gabe askatu daitekeena.
Zelaian nitrato eta nitrito soberakinaren arazoa konpontzeko bi eratara egin daiteke:
- Erredukzioa – Bide honetatik, eta baldintza anaerobioetan erreaktoreko bakterioek nitrogeno-konposatuak nitrogeno gas bihurtzen dituzte. (Reed et al. 1988; Madigan et al. 1997).
- Biomasaren metaketa – Bakterio aerobioak hazten dira nitrogeno-konposatuak proteina-iturri gisa aprobetxatuz. (Bitton 1994; Madigan et al. 1997).
Erredukzioa eraginkorragoa da, nitrogeno-konposatuak biomasaren metaketa-bidea baino azkarrago ezabatzea lortzen baitu. Gainera azken hondakina gasa da.
Bitxia da desnitrifikatzaile diren bakterioak naturan ohikoenak izatea.Pseudomonas, Bacillus, Spirillum, Hyphomicrobium, Agrobacterium, Acinetobacter, Propionobacterium, Rhizobium, Cornebacterium, Cytophata, Thiobacillus, eta Alcaligenes. (Smith et al. 1994; Bitton 1994). Eta naturak jakintsua da eta bere arazoak konpontzen daki.



