Uren nahasketa
ARGAZKIA · TILOOMEskura ditzakegun ureztatze-urak kalitate oso desberdinekoak izan daitezke, baita gure golf-zelaietan edo kirol-instalazioetan izan ditzakegun espezie desberdinen beharrak ere. Hau da, ur hobeak behar ditzakegu Agrostis-eko green batzuetarako eta okerragoak Bermuda-ko kaleetarako, edo Bermuda-ko futbol-zelaietako birlandaketak direla eta, kalitateen beharrak sasoiaren arabera alda daitezkeela, kalitate hobeak behar direlarik udazkeneko Ryegrass-en birlandaketetarako eta kalitate okerragoa udaberri-udako garaian Bermuda-rako trantsizioa egiten denean. Beraz, garrantzitsua da uren nahasketak egiteko modurik optimoena ezagutzea.
Parametroa Ureztatze-uraren gaztasuna (dS/m)
—————– 0 —- 2 —– 4 —- 8 —- 12 —- 16 — 20 — 24
% Ernetzea 96.5 95.5 92.5 88.0 78.0 67.0 53.0 20.0
Ernetze-egunak 6.21 6.14 6.56 7.68 8.82 10.79 10.61 11.71
Rye grass-aren ernetzea ureztatze-uraren gaztasunaren arabera, Iiker Nizam, 2011.
Ureztatze-uren nahasketek bi alderdi hartu behar dituzte kontuan: eduki gazia eta espeziazio kimikoa, eduki gaziak barietate desberdinek izan dezaketen tolerantzian eragina izango baitu eta espeziazio kimikoak ureztatze-instalazioetan kare-inkrustazioak eratzeko aukeran edo ureztatze-urak lor ditzakeen pH-balio desberdinetan. Horretarako, uren ingeniaritzako softwareak erabil daitezke eta nahasketa gure gogara optimizatu.

Uren nahasketaren eduki gazia ur bakoitzaren pisuen eta ehunekoaren batez besteko emaitza da; hala, A eta B bi ur mota % 30 eta % 70ean hurrenez hurren nahasten baditugu, emaitza erraz kalkulatzen da:
A. 2ppm
B. 0.5ppm
[0.3 x a (A uraren ppm) + 0.7 x b (B uraren ppm)]/2= [(0.3 x 2) + (0.7 x b)]/2= 0.6 + 0.35= 0.95 ppm izango da nahasketa-urak izango duen kontzentrazioa.
Pogo-ren erabilerak ere berehalako neurketa emango digu, hagatxoak nahasketa-disoluzioan murgilduz soilik.
Hala ere, espeziazio kimikoaren kalkulua zertxobait konplikatuagoa da eta uren modelizazioa behar da; horrekin ur berriaren portaera aurreikus dezakegu, bai pH-a, kare-inkrustazioen aukera, potentzial redox-a eta askoz gehiago…

Rigometer-ekin orain imajina ditzakezun uraren kalitate-parametro guztiak kontrolatu ditzakezu. Tiloom-ek garatutako sistema pertsonalizatua da, zure ponpaketa-sistemari eragiten dioten aldagai guztiak ezagutzeko.
Ezagutzen duzu?




