Cricket IV: kalitate-parametroak
ARGAZKIA · TILOOMCricket gainazalen kalitatea neurtzeko parametroak ezagunak diren “Performance Quality Standars (PQS)” bidez ematen dira eta neurgarriak diren kalitate-mailak osatzen dituzte (Britainiar Estandarrak), eta metodo batzuen bidez zehaztuak daude, ECBk (England Cricket Board) gainazal horien auditoretzetarako erabiltzen dituenak. Hiru kategoria daude:
- Egiturazko kalitatea: Belarra, lurzorua eta bere organismoak barne hartzen ditu. Kategoria honek jokoaren kalitatea zehazten du eta kirol-gainazalen aurkezpenaren kalitatean eragina du. Horrela, Cricket Pitchesetan hauek ditugu:

- Aurkezpenaren kalitatea: Itxura bisualak ematen du. Jokalariek zein ikusleek gainazalen kalitatea haien aurkezpenaren arabera hautematen dute, eta aurkezpen hori neurri handi batean egiturazko kalitatearen lorpenaren araberakoa izango da.

- Jokoaren kalitatea: Jokagarritasuna adierazten du, hau da, gainazal horiek jokoan zehar nola portatuko diren.


Arrabolaz sendotu ondorengo VWC balio optimoak gure Wickets-en materia organikoaren edukiaren araberakoak izango dira eta oso garrantzitsuak dira wicketaren kalitaterako.
VWC-ko balio gomendatuak Wickets-entzat (%27-33 buztin-edukia) lehen 60 mm-etan:


Iturria: Pitch properties and performance, The England and Wales Cricket Board, 2004ko apirila.




