Balio neutralizatzailea
ARGAZKIA · TILOOM
Lurzoruaren zuzenketetan ezinbestekoa da erabiltzen ari diren produktuen balio neutralizatzailea ezagutzea. Baina zenbaki hori ikusi aurretik zer esan nahi duen ezagutuko dugu, haren gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Kareztatze-zuzenketa bat egiterakoan ez da beti aurkitzen zuzenketa hori egiteko nahi den materiala inguruan. Eta kontsiderazio desberdinak daude zein material erabili erabakitzeko: haren granulazioa, garbitasuna, kostua, eskuragarritasuna edo distantzia; beraz aukeren abanikoa nabarmen murrizten da.

Zuzenketa kareharriak lurzoru azidoak edo sodio-kontzentrazio altuek kaltetutako lurzoruak zuzentzeko erabiltzen dira.
Helburua pH-aren igoera bada, funtzio hori lurzoruan beteko luketen material ugari aukera daitezke. Adibidez, era guztietako karbonatoak edo kaltzioaren eta magnesioaren oxidoak eta hidroxidoak erabil daitezke. Eta batzuetan material hauek nahasten ere dira. Horregatik materialaren Balio Neutralizatzailea bateratzea ahalbidetzen duten parametro desberdinak zehaztu dira:
- Balio Neutralizatzaile Osoa (BNO)
Oinarrizko material bat ezarri da, gainerako materialak harekin konparatzen direlarik lurzoruko azido-iturriak neutralizatzeko gaitasuna ezagutzeko. Balio hori kaltzio karbonato baliokideak eragingo lukeen efektuarekiko erreferentziatua ezartzen da.
- Kaltzio karbonatoaren baliokidetasuna (KKB)
Material desberdinak konparatu ahal izateko, kaltzio karbonatoak (CaCO3) %100eko gaitasun alkalinizatzailea duela ezartzen da.
| Izen arrunta | Formula kimikoa | KKB |
| Kaltzio karbonatoa | CaCO3 | 100 |
| Magnesio karbonatoa | MgCO3₃ | 119 |
| Kalea | CaO | 179 |
| Kare Hidratatua | Ca(OH)2 | 136 |
| Dolomita | (Ca,Mg)CO3 | 109 |
Materialaren arabera Kaltzio Karbonatoa baino eraginkorragoa edo eraginkortasun gutxiagokoa izan daiteke, eta batzuetan materialak beste material garbitasun gutxiagokoak izan ditzake, iturria harrobia edo beste gehikuntza batzuk direnak.
- Balio Neutralizatzaile Eraginkorra (BNE)
Aurrez azaldutakoa teoriaren zaku barruan sartzen da; azkenean material baten balio neutralizatzailea ezagutzeko bere izaera kimikoa baino aldagai gehiago daude.
Aldagai oso garrantzitsu bat bere granulometria da. 100 sarea (0.149 milimetroko argiarekin) igarotzen duen material batek lehen urtean erreakzionatuko du. Aurrez deskribatutako materialak 1eko eraginkortasuna izango du.

Beste material bat badugu, non materialaren %50 100 sarea igarotzen duen eta %90 20 sarea igarotzen duen (0.841 milimetroko argiarekin), eraginkortasun txikiagoa izango du. Zehazki eraginkortasun-faktorea [(90-50)*0.6+50]/100=0.74 izango da.
Fintasuna azaldu ondoren, Balio Neutralizatzaile Eraginkorra aplikazioaren lehen urtean lurzoruaren azidotasunarekin erreakzionatuko duen material-frakzio gisa zehazten da. Kaltzio karbonatoaren baliokidetasuna (KKB) %85 duen eta aurreko adibideko fintasuna (0.74) duen kareztatze-material batek 85*0.74=62.9ko Balio Neutralizatzaile Eraginkorra izango du.
Aurrez azaldutakoa garrantzitsua da produktuaren benetako kostua ezagutzeko. Aplikazio mota hauek egiterakoan harrobiaren distantziak ez du bakarrik eragiten, beharko den material kantitatea ezagutzea ere garrantzitsua da, iturriaren eta ehundura-ren araberakoa baita.



