Aurreztu denbora eta dirua zure kirol-lurzatiaren mantentzean: TURFKEEPER
ARGAZKIA · TILOOMKirol-lurzati baten mantentzearen egunerokoa, golf-zelai edo futbol-zelai batena adibidez, oso lan handikoa da. Zereginak antolatu, baliabideak esleitu, stocka eta aurrekontuak kontrolatu…askotan mantentzearen errendimendu maximoa ateratzen saiatzean galtzen den denbora eta dirua oso handia da.
Beharra egiaztatuta, Tiloomek Turfkeeper tresna eskaintzen du.
Turfkeeper koaderno digital gisa funtzionatzen duen softwarea da, arlo eta prozesu desberdinetan laguntzen eta babesten duena:
- Zereginen esleipena: modu sinplean zereginak esleitu daitezke langile bakoitzari, egunez egun, lan bakoitzerako bere denbora optimizatuz eta programatutako lana zein egindakoa erregistratuz.

- Zereginak esleitzean programak, automatikoki, plantillako kide bakoitzaren orduak kontabilizatuko ditu eta makineria behar badu, lan-orduak ekipamenduari egotziko dizkio. Halaber, zehaztutako lanek ongarriak, fitosanitarioak edo beste kimiko batzuk kontsumitzea eskatzen badute, programak berak inbentariotik kenduko du eta kostua lan bakoitzari egotziko dio. Aukera honi esker ez da beharrezkoa gastuen eskuzko zenbaketarik egitea.
- Horrela, nahi den aldi bakoitzaren amaieran (urtero, hilero, …), jarduera eta baliabide bakoitzaren kostu zehatza ikusi ahal izango da, klubaren mantentze-kudeaketaren eraginkortasuna maximizatuz, eta gastuen kontrolerako informazio baliotsua emanez.

- Produktuen stockaren kontrol zorrotza: Programak, automatikoki, erabiltzen ari diren produktuak kentzen ditu, beraz uneoro erakusten du horietako bakoitzaren stocka zein den. Baita horien gastua, makineria-parkea edo egin behar izan diren konponketa posibleak ere.
- Horrela beti dago aurrekontu kontrolatua eskuragarri, eta nahi diren aldien eta zerbitzuen laburpenak, konparaketak eta analisiak ezar daitezke.
Tresna honetan eguneko 20 minutuko lanarekin bakarrik itzulkin oso baliotsua lor daiteke.
Espainiako golf- eta futbol-kluben batzuek dagoeneko Turfkeeper dute beren zelaien eguneroko mantentzerako, eta diruaren, eta batez ere denboraren, aurrezkia nabarmena izan da. Beren eremuak zorroztasunez eta mantentze-kontrol bikainarekin mantentzea lortuz.
TurfKeeper-en urteko lizentzia eros dezakezu gaztelaniazko tutorialekin hemen klik eginez.




