Ur-eduki bolumetrikoa (VWC)
ARGAZKIA · TILOOMUr-eduki bolumetrikoa edo hezetasuna (Volume Water Content) lurzoruaren hezetasunaren neurri numeriko eta ehunekoa da.
VWC-k lurzoru bateko ur-bolumenaren eta bere guztizko bolumenaren arteko erlazioa neurtzen du.
Edozein lurzoru-bolumenek zati solido bat izango du okupatuta, (bai organikoa, landare-materiala bezala, bai minerala, hondar-partikulak bezala) eta poro txiki eta handiek osatutako beste zati hutsa, airez eta urez betetzeko aukera dutenak.
Urik ez dagoenean poro guztiak airez beteta daude (iraunkorreko ihartze-egoera) eta lurzoruari ematen zaion urak poro txikiak betetzen ditu lehenik (zelai-edukieraren egoera). Ondoren handiak (lurzoruaren saturazio-egoera). Zelai-edukieraren eta iraunkorreko ihartze-puntuaren arteko aldeak landarearentzat eskuragarri dagoen ura emango digu.
Ehundura desberdineko lurzoruek, hala nola hareek eta buztinek, saturazioa edo zelai-edukiera ehuneko desberdinetan dute.
USGA greenetan ohikoa da %40 bolumetriko inguruko saturazio-ehunekoak aurkitzea, %25 bolumetriko inguruko zelai-edukierak. Gramineo-espeziea C3 ala C4 den (lehortearekiko tolerantzia txikiagoarekin edo handiagoarekin) iraunkorreko ihartze-puntura %10 bolumetriko baino gutxiagorekin helduko dira.
Intuitiboa da ikustea ureztatze-ziklo desberdinak greenaren zelai-edukierarekin (%26 bolumetriko) bat datozela, ikus erantsitako grafikoa.

Lurraren ur-eduki bolumetrikoa edo hezetasuna neurtzeko sentsore ugari daude. Spectrum markako TDR-etatik Decagon markako FDR-etaraino, Stevens Waters-en inpedantzia koaxialeko sentsoreetatik igaroz, edo Tiloomen POGO edo Environmesh sistema berritzaileetaraino.




