Trakzio-saiakuntza: neurtu belarraren erresistentzia
ARGAZKIA · TILOOMhttps://www.tiloom.com/producto/aparato-portatil-de-ensayo-de-traccion/Kirolariak egiten dituen azelerazio, gelditze eta norabide-aldaketek indarrak transmititzea eragiten dute beheko gorputz-adarretara. Bereziki, indar errotazionalak dira garrantzitsuenak. Joko-zelai batek duen trakzioaren neurri-unitatea Newton-metroa (Nm) da. Ez dira kirolarientzako segurtasun-balio estandar ofizialik zehaztu, nahiz eta frogatuta dagoen balio baxuak altuagoak baino gomendagarriagoak direla. Hala ere, kontuan hartu behar da gainazalaren irristatzea handitzeagatik lesio-aukera handiagoa egongo litzatekeela.
Ferguson-ek, Wembley-ko head groundsman-ak, 55-60 Nm arteko tartea gomendatzen du bere futbol-zelairako

Jarraian trakzio-saiakuntza zehazten da.
- Helburua eta aplikazio-eremua: Kirol-gainazalen erresistentzia errotazionala zehaztea.
- Metodoaren printzipioa: Saiakuntzako zola ensaiatu beharreko kirol-gainazalarekin kontaktuan dagoela, mugimendu errotazionala hasteko behar den indarraren neurketa.
- Ekipoaren deskribapena: Saiakuntza-oina; altxatzeko heldulekuak dituen ardatza; bi eskuko giltza dinamometrikoa, 0 Nm-tik 80 Nm-ra bitarteko eskalarekin; askatze-mekanismoa; pisuak; tripodea.
- Eragiketa-prozedura: Giltza dinamometrikoaren orratz adierazlea zeroan doitzea. Giltzaren gainean gehiegizko presio bertikalik jarri gabe eta torsio errotazional minimoa aplikatzen zaion bitartean, giltza eta saiakuntza-oina modu uniformean biratzen dira, 12 rpm-ko biraketa-abiadura nominalean, saiakuntza-oinaren mugimendua gertatu arte eta honek gutxienez 45º biratu arte. Giltzan agertzen den gehienezko balioa idazten da, Nm-ko hurbilketarekin.
- Emaitzen kalkulua eta adierazpena: Erresistentzia errotazionalaren batez besteko balioa kalkulatzen da. Emaitza Nm-ko hurbilketarekin adierazten da.
- Saiakuntzaren txostena: EN 15301-1:2007; gainazalaren identifikazioa, kokapena, eremua eta aurreko historia; erabilitako saiakuntza-zola; erresistentzia errotazionalaren batez besteko balioa eta banakako saiakuntzen emaitzak.
Tiloomen parametro hauek neurtu ahal izateko behar duzun materiala eskain diezazukegu, eta gure talde teknikoak parametro hauek zuregatik neur ditzake ere.
Hartu erabaki hobeak gurekin; gure kalitate gorenekoak diren zerbitzuek eta futbolean eta golfean ditugun 15 urte baino gehiagoko esperientziak babesten gaituzte:




