Pogo FAQ

Laguntza-erantzun guztietan hobeto laguntzeko, ez ahaztu inprimakiko zure kontsultan, deskribapen-eremuan, honako galdera hauen erantzuna sartzea, aurkitu dituzun zailtasunen azalpen zehatzarekin batera:

Sinkronizazio-errorea izan duzu? Esaiguzu

  • Zure telefonoa Android ala iPhone da?
  • <sync up settings done> baieztapen-leihoa atera zaizu zure telefonoaren pantailan, eta ‘OK’ sakatu duzu?
  • Sinkronizazioa zure bulegoko edo etxeko WiFi-arekin egiten ari zara, ala telefonoaren datu-sarearekin?
  • Zein izan da (zehatza edo gutxi gorabeherakoa) huts egin duen azken sinkronizazioa egin zeneko data eta ordua?
  • Zein erabiltzailerekin (posta elektronikoa) egin duzu datuen sinkronizaziorako akreditazioa?

Ez ahaztu, arazoaren deskribapen orokorraz gain, galdera horien erantzuna inprimakian sartzea, zure arazoa datuen sinkronizazioarekin lotuta badago.

Jarraian, ohiko erroreak eta horiek konpontzeko modua azaltzen dira. Kontsultatu itzazu eta arazoa konpontzen ez bada soilik, bete inprimakia.

Gai hauek egiaztatzea da laguntzeko modurik azkarrena.

Android telefonoak

POGOren web-plataformak, egungo bertsioan, bateragarritasun-arazo bat sortu du gaztelaniazko Android gailuekin, web-atariak (hurrengo eguneraketara arte) gaztelaniazko hizkuntza interpretatzeko zailtasunak sortu dituelako. Horregatik, zure Android ingelesez konfiguratzea gomendatzen dugu, telefonoaren ezarpen orokorren menutik, gutxienez sinkronizazioa egiteko unean. Egoera hau dagoeneko antzeman da eta plataformaren bertsio berrian konponduko da, hurrengo egunetan egingo dena.

POGO aplikazioa gelditu egin da

POGO aplikaziorako sinkronizazio-denbora oso garrantzitsua da, eta hori zure Interneteko konexioaren abiaduraren araberakoa izango da. Zure terminalaren konektibitatea motela bada sinkronizazioa egiteko unean, POGO aplikazioa gelditu eta ixtea gerta daiteke, eta horrek datuak ezabatzea eragin dezake; horregatik, WiFi bidezko Interneteko konexioa dugunean soilik sinkronizatzea gomendatzen dugu, ahal den guztietan, eta sare azkarra eta fidagarria dela bermatuz.

Neurketa-egun amaierako nire datuak desagertu egin dira

POGO aplikazioak arazoren bat aurkitzen badu eta ustekabean ixten edo gelditzen bada, baita datuak ingelesa ez den beste hizkuntza batean sinkronizatu badira ere, datuak webera igo ez izateak telefonotik ere desagertzea eragin dezake; horregatik, ekipoaren jarraibideei eta hemen deskribatutako aholkuei jarraitzea gomendatzen dugu.

Ez da konpontzen? Azaldu iezaguzu arazoa aurreko orriko inprimakia betez edo hemen klik eginez.

Kontatu zer behar duzun eta 24 lanordu baino lehen erantzungo dizugu.

Utzi iezaguzu zure izena eta posta elektronikoa, eta katalogoaren PDF deskarga hasiko da.