Datu agronomikoen analisia lurzorua optimizatzeko
ARGAZKIA · TILOOMZure kirol-gainazalen kudeaketa optimoa egiteko, datu agronomikoen analisiak egin beharko dira, hau da, “in situ” ebaluazioetan bildutako datuenak, horien kontserbazio-egoera ona ziurtatzeko. Horretarako Tiloomen kirol-gainazal bakoitzera egokitutako protokoloak diseinatu ditugu.
UNE arauetan oinarritutako protokolo hauek balorazio objektiboak ematen dituzte, saiakuntza normalizatuen emaitza gisa lortuak, tresna homologatuak dituen langile espezializatuaren eta laborategi akreditatuen bidez eginak

Tiloomen zure zelaietarako ebaluazioak, kalitate-kontrolak egin ditzakegu, edo baita zuk zeuk egin ahal izateko instrumentazioa eman ere.
Soropil naturaleko kalitate-kontrolaren barruan ez dira soilik biomekanika, jokagarritasun edo ureztatze-sistemaren eraginkortasun balorazioak kontuan hartzen. Analitika eta datu-analisi ugaritan oinarritutako balorazio agronomiko bat ere kontuan hartuko dugu, zelai batzuen eta besteen artean edo kudeaketa agronomiko desberdinen artean dauden desberdintasunak erakusten dizkigutenak. Pluviometria-emaitzak zelaiaren hezetasunarenekin gainjar ditzakegu ere, eta horrela gabezia posibleak ureztatze-sistematik edo zelaiaren propietate fisikoetatik datozen jakin.
Egiten diren datu-analisiek aberastasun minerala zein mikrobiologikoa hartuko dute kontuan, eta beste aldagai agronomiko batzuekin duten erlazioa ulertzea lortzen dugu. Adibidez, oso azidoa den lurzoru-profil bat (pH< 5.5), Espainiako Iparraldeko zelairen batean aurkitu dugun bezalakoa, non euri-prezipitazio altuak ere gertatzen diren eta kaltzitan azpisaturatuta dagoen, Hegoaldeko mikrobiomarekin funtsean desberdinduko da, mikrobiomak Azidobakteriak agertuko direlako, Kaltzioaren metabolismoarekin lotutako jarduera mikrobiano baxua eta honen gabezia posibleak.
Zelaiaren egoeraren ikuspegi global osoa izan dezakegu.

Mota guztietako konparaketak eta azterketa estatistikoak egin ditzakegu, adibidez kalitatezko urez ureztatutako lurzoru baten (Cluster 1) mikrobioma beste lurzoru bat baino zenbat aldakorragoa den jakiteko, hau ur araztuz ureztatua (Cluster 2).

Ureztatze-uretako espezie kimiko desberdinen saturazio-indizeen azterketa ere interesgarria izango da, espezie kimiko horiek zure ureztatze-uretan prezipitatzeko eta kare-inkrustazioak eratzeko duten gaitasunagatik.

Gure greenetan edo futbol-zelaietan materia organikoaren metaketa gertatzen da irabazien (Karbonoaren finkapena) eta Karbono-galeren (arnasketa aerobioa, hartziduta, metanogenesia) arteko balantzea positiboa delako. Galdetu iezaguzu materia organikoa kontrolatzeko irtenbide teknologiko berrienei buruz eta zure zelaien osasuna nola hobetu.

DNA sekuentziazio-teknikien bidez populazio mikrobiano desberdinak zehaztea errealitatea da dagoeneko; horrela, Nitrogenoaren bide metabolikoa zein eraginkorra den zehaztu dezakegu, adibidez Nitrobacter Bakterien ehunekoaren arabera.

Interesgarria da datuak interpretatzeko gaitasuna izatea beharrezko zuzenketak egin ahal izateko, hala nola lurzoruaren aberasketa gure produktu organiko eta mineral beharrezkoen bidez.
Zelaiaren kontrol eta ezagutza-emaitza optimoak lortzeko eskain diezazukegun guztiari buruz gehiago jakin dezakezu info@tiloom.com helbidean.




